Dendari, ostalari eta zerbitzu enpresetan lan egiten duten pertsonen lanari esker eta Udalaren laguntzarekin 2001ean, Zatozte sortu zen.

Urte hauetan zehar eta gaur egun arte elkarteak denda txiki eta ostalarien garapen eta formaziorako lanean dihardu.

Gaur egun 65 bazkide ditu Zatoztek, 200 lagun inguru daudelarik lanean eta herrian gero eta indartsuagoa da bere presentzia, ekintza propioak antolatuz eta herrian egiten diren ekintza ugaritan parte hartuz.ondarru 3

Zatoztek zerbitzu eskaintza zabala du bazkideentzat, bai Merkataritzako Bulego Teknikoen bidez, bai Lea Artibaiko GARAPEN AGENTZIA-ren bidez.

  • Harreman Instituzionalak
    • Eusko Jaurlaritzarekin komertzio txikiaren aldeko promozioaren aldeko hitzarmena.
    • Ondarroako Udalarekin Herriko komertzioaren aldeko hitzarmena.
    • Merkatal Ganberarekin hitzarmena.
  • Publizitatea eta komertzioaren sustapena.
    • Publizitate kanpainak
    • Gida komertzialak
    • Elkartearen irudi eta karteleria
    • Elkartearen web gunearen garapena.
    • Udaleko web gunearen barne
    • Promozio eta dinamizazio lanak: merkatu txikia, gabonetako zozketak, eskaparate lehiaketa, moda topaketak,……
  • Prestakuntza iraunkorra eta informazioa
    • Formazio ikastaroak eta merkataritza-arloko zabalkuntza eta informazio jarduerak.
    • IKT ikastaroak.
  • Zerbitzuak edo hitzarmen bereziak: bankuekin, telefonia, kontsumo energetikoaren murrizketa…
  • Komertzio txikiarentzat informazioa, aholkularitza eta laguntzen tramitazioa…

 

ondarru II