AHOLKULARITZA
Edozein kontsulta edo erreklamazio argitzeko, diru-laguntzen tramitazioa, aholkularitza juridikoa, beherapen eta likidazioen tramitazioa..
INFORMAZIO BIDALKETA
Sektoreari buruzko informazioa zirkular eta buletin bidez bidaltzen dugu: berriak, diru-laguntza deialdiak, arau aldaketak…
ANIMAZIO ETA DINAMIZAZIO EKINTZAK
Animazio eta dinamizazio ekintza ezberdinak antolatzen ditugu kontsumoa bultzatzeko eta jendea erakartzeko. Adibidez, Aukera Azoka, Bezeroaren egunak, gabonetako ekintzak, kontsumoa sustatzeko kanpainak, kide diren saltokietan trukatzeko deskontu txartelen banaketa
BABESLETZA
Herriko ekintza kultural eta kirol ekintzak babesten ditugu, eta harremanetan gaude beste merkatari elkarte batzuekin.
FORMAKUNTZA
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutako formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu.
ERAKUNDE PUBLIKOEN AURREAN ORDEZKARITZA
Merkatarien, ostalarien eta zerbitzu sektorearen eskubideen ordezkari gisa jardutea erakunde publikoen aurrean.